XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hortan zeudela, ate nagusitik lau lagun sartu, (gaueko gure lau kontrabandistak, hain zuzen) eta inorako begi ukaldirik gabe, barraren kontran mahaietara so jarri ziren.

Lauen aurpegien keinuak eta indarrak, edo haizeak berak agian, blaga builak eta kristal nahiz aulkien zarata denak uxatu zituen bapatean handik, eta isilune larria, jakinmin antsiatua barreneratu taberna guzira.

Ez ziren lau lagunak esannahia hitzez adierazteko dina, nonbait; ez zuten horretarako kemenik beharbada; eta, doinuak areagotzen bait du hitza eta hustenagotzen barru betea, bertsoz hasi ziren lauak txandan mantso, ahotsak tinko, eztarriak dar-dar: (Prudentziok): Bart betiko lanean / bortz gara ibilik.

(Martzialek): ez omen zen izanen / goardia zibilik.

(Josetxok): lagun bat zauritua / lepotik zintzilik.

(Matxainek): orain etxean dugu / ohatzean hilik.

(Prudentziok): Eltzetzuek maltzurki / herriz elkar jota.

(Martzialek): beti larra maldaren / aldera dagota.

(Josetxok): nor dugun erruduna / hartu gabe nota.

(Matxainek): beleek josta dezaten / errekara bota.